XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Agian nahiago zenuke... -txistua irentsiz-... ibili gizon gazteagoekin.
- Gizon gazteagoekin! -Krassy burlaka-.
Aspertuta nago gizon gazteekin... egoistak dira eta harroputzak eta krudelak, Howard.
Ez dira zu bezalakoak... atseginak, jatorrak eta sinpatikoak.
Powersek gustora entzun zuen lausengua.
- Baina pittin bat... ari naiz zahartzen -apur bat pentsatu ondoren.
- Ez dut uste zaharra zarenik! -Krassyk erantzun zion xaloki.
Uste dut zu zarela inoiz aurkitu dudan gizonik interesgarriena.
Gizon ederra zara... o, bai, Howard, ikusi ditut beste emakume batzuk zuri begiratzen... -Powersek zeharka egin zuen begirada kamaroteko horman zintzilik zegoen ispilurantz.
Eta hain zara... beno, hain zara gizon apartekoa...
- Egitan al diozu, Candice? -galdetu zuen Powersek.
- Ez naiz sekula orain baino egiazkiago aritu... inoiz!
Isilaldi luzea sortu zen.
Powersek aztertu zituen kopa hondoan geraturiko azken brandy tantak.
Azkenik esan zuen poliki:
- Candice... zuk ere zoriontsu egin nauzu.
Pozik ibili naiz zuk gustoko dituzun gauzak egiten.
Baina Danagatik... eta bere aita dela eta... ez dakit zer esan...
- Ahaztu ezazu Dana! -Krassyk aguro.
Ahaztu itzazu Waterburytarrak.